XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iri.: Onelaxe dio gai onek, iru bertso doñu eta neurri librean: Arrantzaldia egin eta txalupa portura eldu danean, Enbeita, zure senarra falta da.

Enb.:
Gogoratzen naiz ezteguetan
genduen maitasun-garra,
geroztik bizi bear genuen
eta lanaren bearra;
ontzia arraiz betea dator
falta nai detan bakarra,
bizi izateko laguntzat dedan
biotz erdiko senarra.

Zu ezin zera galdua izan,
zoazte nigandik, miñak,
zu ta ni gera mundu onetan
maitatutzeko egiñak;
baña alperrik, egia da ta,
ez-siñiste alegiñak,
nere senarra eldu ez bada
zertako ditut arraiñak?.